(Udako Euskal Unibertsitatea, 2015) Iribas Pardo, Haritz; Sagüés García, Mikel; Mariñelarena Ollacarizqueta, Jon; Loayssa Lara, Alayn; Ingeniería Eléctrica y Electrónica; Ingeniaritza Elektrikoa eta Elektronikoa; Universidad Pública de Navarra / Nafarroako Unibertsitate Publikoa
Brillouin hedatuko denbora eremu optikoaren analisian (BOTDA) oinarritutako sentsoreak,
estruktura handien (100 km luzerako estrukturak) deformazioa eta tenperatura neurtzeko gaitasuna
dute. Lan honetan, BOTDA konfigurazio sinplifikatua aurkezten dugu. Erabilitako konfigurazioaren
helburua sentsorearen prezioa murriztea da, detekzio prozesuan parte hartzen duten seinale optikoen
sortze prozesua sinplifikatuz. Proposatutako teknika hau, iturri optiko bati irrati-maiztasun (IM) pultsu
modulatu bat aplikatuz sortutako osagai espektralen iragazketa optiko pasiboan oinarritzen da.
Laborategiko esperimentuek frogatzen dute tenperatura hedatuko neurriak 1,1 metroko
erresoluzioarekin 5 km zuntz optikoan zehar