(Udako Euskal Unibertsitatea, 2017) Gastearena Balda, María Lourdes; Ollo López, Andrea; Larraza Kintana, Martín; Gestión de Empresas; Enpresen Kudeaketa
Lan honen helburua da aztertzea zein diren determinatzaileaklangile publiko eta pribatuen Laneko Bizitzaren Kalitatea (LBK), ikusteko diferentziak ote dauden, eta ikusteko, halaber, kontratu finkoa edo behin-behinekoa izateak eragina ote duenlangileen LBKn. Horretarako aurkezten dugu Laneko Eskakizunen eta Baliabideen Teoria (LEB) izeneko erreferentzia esparrua, zeinaren bidez azaltzen baita, lan inguruneko eskakizunek eta baliabideek sortzen dituzten efektuen bidez, nola nabaritzen dituen langileak ondorio zuzenak eta zeharkakoak bere osasunean eta ongizatean. Emaitzek erakusten dute handiagoa dela langile publikoen eta kontratu finkodunen LBK, gogobetetasunaren arabera neurtzen badugu.