Publication:
KulturSare: Euskal kulturaren ataria

Date

2013

Authors

Sancho Monzón, Íñigo

Publisher

Acceso abierto / Sarbide irekia
Proyecto Fin de Carrera / Ikasketen Amaierako Proiektua

Project identifier

Abstract

Euskal kultura ardatz nagusitzat duen gunea sortzea da helburua. Emankizunen berri eman eta kulturgile eta kontsumitzaileen arteko topaleku bihurtuko den gunea. Web guneek azken urteotan zer nolako joera izan duten kontuan edukiz sortuko den ataria izango da. Proiektua aurrera eramateko, Euskarak barneratzen dituen zazpi probintziak kontuan hartuak izan dira. Gurean, hamaika eragile, talde edota elkarte dira kultur arloan jarduten direnak. Musika taldeak, antzerkigileak, idazle eta poesiagileak, dantzariak, dokumental eta zinemagileak … etab. Hiru milioi pertsona inguru barneratzen dituen eremu honek astero sortzen dituen kultur emanaldiak anitzak dira. Hauek, udaletxe, elkarte edota herriko gazte asanbladak sortuak izan daitezke. Haietan jorratzen diren arloei erreparatuz gero, denetarik dugu: Solasaldiak, proiekzioak, zuzeneko emankizunak, kultur festak … etab. Euskal kulturaren oparotasuna nabaria bada ere, arazo frankoei aurre egin behar izan die hamarkadetan zehar. Sarritan, irabazi gabeko emankizunak, diru laguntza urriko elkarteak edo audientzia eskaseko emankizunak burutu dira. Arrazoi hauei gehitu ahal zaie hizkuntz minorizatu bat erabilita eginiko sorkuntzak direla. Estimazio baikorrenek diote, zazpi lurraldeetako biztanleen %23a baino ez dela gai Euskara ulertu eta oinarri batekin solas egiteko, zazpiehun mila pertsona inguru alegia. Kontuan izan beharra da, Euskararen ezagutzaren mapa oso era desberdinean banaturik dagoela. Hizkuntzaren ezagutza eta hizkuntza honetan sortzen diren kultur emanaldi kopurua askotan ez datoz bat. Adibide argi bezala Iruñea dugu, non euskaraz egindako kultur sorkuntza handia da euskal hiztun komunitatea zein den kontuan izanik. Beraz, arazo edo oztopo hauek sorturiko aldapa leuntze aldera sortzen da KulturSare, euskal kulturaren ataria. Eragile, elkarte eta kontsumitzaile desberdinen topaleku. Bertan bisitariek ondorengo zerbitzu eskaintza aurki ditzakete:

  1. Emanaldien agenda bat eta bertara emanaldiak igotzeko aukera
  2. Eztabaida guneak
  3. Artikulu espezializatuekin osoturiko bloga
  4. Argazki galeria
  5. Izena emandakoen arteko barne komunikazio sistema pribatu bat Lehen aipaturiko arazoen irtenbidean pausu bat izango delakoan, KulturSare doako gunea izango da, erabiltzeko erraza eta era logikoan sortua, lurralde eta kultur arlo desberdinak kontuan izanik eraikia.

Description

Keywords

Department

Ingeniería Eléctrica y Electrónica / Ingeniaritza Elektrikoa eta Elektronikoa

Faculty/School

Escuela Técnica Superior de Ingenieros Industriales y de Telecomunicación / Telekomunikazio eta Industria Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoa

Degree

Doctorate program

item.page.cita

item.page.rights

Los documentos de Academica-e están protegidos por derechos de autor con todos los derechos reservados, a no ser que se indique lo contrario.