Iraizotz Errekalde, Hodei2025-08-132025-08-132025https://academica-e.unavarra.es/handle/2454/54726Master amaierako lan honetan, Iruñerriko, bereziki Txantrea auzoko gazteek gaur egun duten euskara mailan eta beren hizkuntza hautaketan eragiten duten arrazoiak aztertu nahi dira. Horretarako, faktore linguistikoak, euskararen arintasuna eta erabilera aktiboa eta faktore soziokulturalak lantzea ezinbestekoa izanen da; besteak beste, familia, eskola eta gizarte ingurunearen eragina. Gainera, arreta berezia eskainiko zaie gazteek euskara erabiltzean egiten dituzten akatsei, gabezia horien azpian dauden kausak aztertuz, hala nola murgiltze eredu eza edo gaztelaniaren eragina eta gainjartzea besteak beste. Ikerketa honekin, gazteen arteko euskararen egungo egoerari buruzko ikuspegi osatua ematea espero da, bai eta hizkuntzaren etorkizunari buruzko eztabaidan laguntzea, gero eta globalizatuagoa den gizarte honetan. Gazteek euskaraz edo gaztelaniaz hitz egitea nola eta zergatik aukeratzen duten ulertzea, bai eta hizkuntzaren ikaskuntzan eta erabilera egokian dituzten erronkak ulertzea ere, funtsezkoa baita datozen belaunaldietan euskararen erabilera aktiboa eta iraunkorra sustatuko duten estrategiak garatzeko.application/pdfeusTxantreaEuskeraLenguaje coloquialJóvenesTxantreako gazteen euskararen erabilera informala: ezaugarriak eta joerakinfo:eu-repo/semantics/masterThesis2025-08-12info:eu-repo/semantics/openAccess