Martinena Moreno, Belatz2020-12-012020-12-012020https://academica-e.unavarra.es/handle/2454/38805Master Bukaerako Lan honen helburu nagusia ondoko hau da: zientzietako batxilergoko 1. mailan, funtzioen limiteen eta jarraitutasunaren ikasketa prozesu bat deskribatzea eta analizatzea, 2020ko COVID-19-aren pandemiagatik sortutako irakaskuntzaikaskuntza ez-presentziaren testuinguruan. Lana bi ataletan antolatu da. Lehenengoan, curriculumaren eta testuliburuen luzetarako azterketa egiten da DBH-n eta Batxilergoan, zehazturiko gaiaren inguruan. Bigarrenean, funtzioen limiteak eta jarraitutasunari buruzko ikasketa prozesu bat proposatzen da, eta proposamen hori zientzietako batxilergoko 1. ikasmailari dagokion ikasgela batean ezarri da, Masterreko Practicum II irakasgaiaren baitan. Esperimentazio horretatik lortu diren emaitzak ad hoc diseinaturiko galdetegi batean oinarritzen dira, kontuan hartuz, halaber, baldintzapen instituzionalak. Lanaren amaieran, aurkeztu egiten dira sintesia, zenbait ondorio eta erantzun gabe gelditu diren zenbait galdera.application/pdfeusFuntzioakZientziaBatxilergoaIrakaskuntza ez-presentzialaFuntzioen limiteen eta jarraitutasunaren ikasketa prozesu bat, irakaskuntza ez-presentzialaren bidez, zientzietako Batx. 1. mailaninfo:eu-repo/semantics/masterThesis2020-11-26info:eu-repo/semantics/openAccessEnseƱanza y aprendizaje