Iraizoz Olaetxea, Ander2014-09-152014-09-152014https://academica-e.unavarra.es/handle/2454/12667Gradu amaierako lan honen bidez, Nafarroako AHT tramuaren eraikuntzaren ondorio ekonomikoen inguruko gaia jorratzen da. Lan honek, abiadura handiko burdinbideen arrakasta potentzialari buruz bibliografia akademikoan aurkitutako iritziak eta konklusioak, Nafarroako tramuari eta bertako ezaugarriei aplikatuko dizkio. Horrela, bibliografia akademikoan erabilitako estimazio eta balio estandar batzuk hartuz eta modu kualitatibo batez AHT lerroen faktore kritikoen identifikazio eta gogoetaren bidez kostu etekinen analisi batekin bukatuko da lana. Azken helburua, eztabaidaezinezko emaitza eta ondorio bat ematea baino, proiektuaren analisirako marko bat ezartzea edo prozedura posible bat ematea liteke eta Nafarroako korridorea aurkeztuak izan diren bi moduetan eraikitzearen artean ondorio ekonomiko eta errentagarritasun sozialaren aldetik alderaketa bat ematea izango da. Bertan, prozedura eta aukera bakoitzaren faktore kritikoak identifikatuko dira kostu etekinen analisi bat egiten ikusiko den bezala. Aipatu den bezala, emaitza bat emango digu analisiak, egun azpiegituraren ezaugarri tekniko, koordinazio eta etorkizunarekiko erabilera potentzialean dagoen ziurgabetasunagatik sinplifikazioek baldintzatua egongo dena eta faktore guztien eragin osoak hartu ezingo dituena. Azken helburua izango den Nafarroako korridorearen azterketarako bidean, azken urteotako planetan protagonista izan den abiadura handiko trenaren ezaugarri nagusiak emango dira, bai kontzeptu edo izaera honen baldintzak definituz bai gainontzeko garraio moduekiko konparaketa bat eginez. Ondoren, Nafarroako korridorea txertatzen den testuingurua ezagutze aldera, burdinbideen eraikuntza eta erabilerarako politika eta aurreikuspen orokorren deskribapena emango da Europar, Espainiar eta Nafar eskaletan, Nafarroako kasurako, interesgarrien aurkituko duguna izanda, garraioaren merkatuko ezaugarri nabarmenenak emanez, horrelako azpiegituren egokitzapenaren irudi bat ikus dadin. Azkenik, aipatu den kostu etekinen analisia burutuko da azken urteotan eztabaidatu diren bi aukera nagusien artean errentagarritasun ekonomiko eta soziala kalkulatzeko. Aukerak, euro-korridoreen katalogazioa duten Euskal Y-a eta Zaragozan Korridore Mediterraneoari konexioa abiadura handiko burdinbideen linea berri baten bidez ematea edo UIC zabalerako 3. errail baten eraikuntzaz ematea izango daapplication/pdfeusTren de alta velocidad (TAV)NavarraAnĂ¡lisis coste/beneficioAbiadura handiko trena (AHT)NafarroaKostu-etekin analisiaNafarroako AHTren errentagarritasun ekonomikoaren azterketaNafarroako AHTren bideragarritasun ekonomikoaren azterketaTrabajo Fin de Grado/Gradu Amaierako Lana2014-09-10info:eu-repo/semantics/openAccessAcceso abierto / Sarbide irekia