Mugueta Paternain, Íñigo2024-09-252024-09-252024https://academica-e.unavarra.es/handle/2454/51757Gaur egun, industriako hainbat mekanizazio prozesu egitean bibrazio mekaniko handiak sortzen dira. Honen ondorioz, piezen gainazalean ondulazioak eta akatsak sortzen dira. Arazo hauek, hala nola, sektore aeronautikoan ematen dira, horma fineko xafletan egiten den errekantatze prozesuan. Lan honen helburu nagusia konputazio tresna bat garatzea da, errekantatze prozesua egitean xafla finaren portaera simulatuko duena. Horretarako, hasteko, indar eredu bat sortuko da Matlab programan. Indar eredu honek mekanizazio makinak xaflari egiten dion indarra denbora une bakoitzean kalkulatuko du. Ondoren, indar eredua simulazio dinamiko batean sartuko da, non xaflaren portaera ikusiko den. Behin konputazio tresna garatuta dagoela, esperimentalki balidazioa burutuko da, konputazionalki egindakoa errealitatean ematen dela ziurtatzeko. Honek, konputazionalki simulazioak egitean jasotako emaitzak errealitatean emango diren berdinak izatea baliatuko digu. Azkenik, mekanizazio parametroen optimizazioa burutuko da. Modu honetan, parametroen konfigurazio optimoa bilatuko da, bibrazio mekanikoen gutxitzea eragingo duena. Horrela, horma fineko xafletan mekanizazio prozesua egitean lortuko den emaitza optimoa dela ziurtatuko da.application/pdfeusXaflaErrekantatzeaBibrazioakChatterBarautzaTxirbilaEbaketaAitzinamenduaBiraketaHortzakIntegratzaile dinamikoaBibrazio moduaAnplitudeaHorma fineko xafla baten errekantatze prozesuaren optimizazioa eta balioztatzea simulazio dinamiko baten bidezinfo:eu-repo/semantics/masterThesis2024-09-25info:eu-repo/semantics/openAccess