Fernández Rasines, PalomaBogino Larrambebere, Mercedes2016-12-092016-12-092013https://academica-e.unavarra.es/handle/2454/22975Aldaketa sozialek eta legegintza-ekimen batzuek zaintza partekatuari eta guraso-erantzunkidetasunari buruzko eztabaida piztu dute. Familiari eta gurasotasunari buruzko gogoeta zabalago batean kokatzea da gure asmoa. Gaiarekin lotuta egoteaz gain, gaia koordenatu egokietan kokatzen laguntzen dute hainbat kontzeptuk, hala nola ohiko rolak eta ereduak, genero-harremanak eta familia eta lana bateragarri egitea. Ahaidetasunaren birdefinizioak, ezkontzaren krisiak erakunde gisa, dibortzio prozesuen ondoren berriz eratutako familien errealitateak, barneko eta nazioarteko adopzioak, nazioz haraindiko familiek, guraso bakarreko familiek, familia homoparentalek eta laguntzaren bidezko ugalketak elementuak ematen dituzte zein esparrutan ari garen ulertzeko eta amatasunaren eta aitatasunaren edozein jarduera arduratsutan baliabide gisa integratzeko. Guraso figura berriak sortzen ari dira, eskaera eta galdera berriak egin eta aldaketak proposatzen dituztenak errealitate pertsonaletan eta politika publikoetan eta esku-hartze sozialean, arautik urrun dauden esperientziak, estigmatizatuak hainbat kasutan eta arazo-iturritzat hartzen direnak, baina erantzukidetasuneko praktika onak ematen dituzte.application/pdfeusGenero-harremanakAdopzioakNazioz haraindiko familiekGuraso bakarreko familiekFamilia homoparentalekGuraso figura berriakGurasotasun berriak testuinguru aldakorretan: ikerketa proiektuaOtros / BestelakoakAcceso abierto / Sarbide irekiainfo:eu-repo/semantics/openAccess