Etxeberri Goikoa Baserriaren (Olaberria, Guipuzkoa) azterketa, aukera ezberdinen hausnarketa eta etorkizunerako proposamena

View/ Open
Date
2010Author
Advisor
Version
Acceso abierto / Sarbide irekia
Type
Proyecto Fin de Carrera / Ikasketen Amaierako Proiektua
Impact
|
nodoi-noplumx
|
Abstract
Baserrian jaioa, txikitatik jaso ditut baserriarekiko zaletasuna eta naturarekiko begirunea. Geroztik,
maila handiago edo txikiagoan elementu horien bueltan antolatu dut bizitza. Urteak dira baserrian
aurrera begira egin beharreko aldaketei buruz pentsatzen ari naizela, eta proiektua, une egokian
heldu da gaur egungo egoeraren azterketa teknikoa eta aurrera begira egin beharreko aldaketei
bur ...
[++]
Baserrian jaioa, txikitatik jaso ditut baserriarekiko zaletasuna eta naturarekiko begirunea. Geroztik,
maila handiago edo txikiagoan elementu horien bueltan antolatu dut bizitza. Urteak dira baserrian
aurrera begira egin beharreko aldaketei buruz pentsatzen ari naizela, eta proiektua, une egokian
heldu da gaur egungo egoeraren azterketa teknikoa eta aurrera begira egin beharreko aldaketei
buruzko hausnarketa burutzeko. Hala ere proiektu hau hasera besterik ez da, azterketa,
hausnarketa eta aldaketek etengabean jarraitu beharko baitute egin beharreko bidean.
Azkeneko 40 urteetan oso gutxi aldatu da baserria: esne behiak izan dira ardatz, urtean batez beste
45.000 litro Kaiku-ri entregatuz eta 7-8 txekor gizendu eta harakinari salduz. Horrez gain, basoko
egur ekoizpenak ere garrantzi handia izan du eta urte batzuetan baita barazki ekoizpenak ere.
Gainerakoa etxeko autokontsumorako bideratu izan da.
Proiektuan, beharrezko aldaketak gauzatzeaz gain, etorkizunerako prestatu nahi da baserria, lan
egiten dugunon bizitza kalitatea eta baserriaren errentagarritasuna hobetuz. Horretarako,
instalakuntza eta makinariaren berritzea, lursailen egokitzea, ekoizpenaren dibertsifikazio
handiagoa, Ekoizpen Ekologikorako konbertsioa (erabilitako pentsua bakarrik aldatu behar da) eta
ekoizpenaren eraldaketa eta salmenta zuzena lantzen dira. Baserri txikien kasuan,
errentagarritasunaren gakoak zorpetze maila txikia, ekoizpenaren efizientzia eta batez ere
produktuaren kalitateari behar duen balioa ematea dira.
Gaur egungo egoeraren azterketa eta hausnarketa burutu ostean helburu zehatzak markatu ziren.
Funtsean helburua, gustuko nekazaritza eginez 2013rako 50.000 €-ko margena lortzea zen
(soldatak kontuan hartu gabe). Etorkizunerako helburuak markatu ostean, aukera ezberdinak
aurkeztu dira euren abantaila eta alde txarrak baloratuz, eta alternatiba bat aukeratu da berau
garatzeko.
Aldaketak asko baldin badira ere hauek dira bi garrantzitsuenak: batetik ikuilua, bizitza kalitatearekin
erlazionatuta dagoena: estabulazio librean, 1x4-ko jeizteko salarekin, behiak parrillarekin, konposta
txekorren simaurrarekin, eta almaizen handi batekin (ikuiluren proiektu osoa Anexo I-ean). Bestetik
salmenta zuzena, errentagarritasunarekin erlazionatuta dagoena: 2009an haragia zuzenean
kontsumitzaileei saltzen hasi ginen 5 kg-ko paketeetan, eta emaitza onak ikusita orain esnearekin
egingo da lan gehiago eskatzen badu ere. Horretarako Gipuzkoan behi esne ekologikoa ekoizten
duten beste bi baserritarrekin batera eraldaketa zentroa jarriko da esne pasteurizatua eta
jogurtarekin hasteko. Hauek urteak daramatzate salmenta zuzena lantzen.
Honez gain ordea, lursailetako azpiegituren hobekuntzak, makinaria erosketak, dibertsifikazio
handiagoa, etab. ere aurreikusten dira, denera 293.000 €-ko inbertsioa. Inbertsioari aurre egiteko
hainbat laguntza espero dira, enpresak sortzekoa, gazteak nekazaritzan instalatzekoak eta
nekazaritza ustiategiak modernizatzekoa, denera 141.000 €. Gainerakoa aurreztutakoarekin eta 15
urterako eskatutako prestamuarekin ordainduko da. 2013-rako urtean 50.000 € garbi ateratzea
espero da.
Baserriko gainerako puntu guztiak ere zehatz-mehatz aztertu dira, atal bakoitzean hobetzeko
proposamenak eginez. Sistema osoa teknikoki egingarria, ekonomikoki bideragarria eta pertsonalki
aberasgarria da. [--]
Departament
Universidad Pública de Navarra. Departamento de Producción Agraria /
Nafarroako Unibertsitate Publikoa. Nekazaritza Ekoizpena Saila
Degree
Ingeniería Agronómica /
Nekazaritza Ingeniaritza