Nola erabili onomastikaren ekarpenak dialektologia ikerketetan
Fecha
2015Versión
Acceso abierto / Sarbide irekia
Tipo
Artículo / Artikulua
Versión
Versión publicada / Argitaratu den bertsioa
Impacto
|
10.4000/lapurdum.2675
Resumen
Lan honetan leku izenek dialektologiari egin diezazkioketen ekarpenak aipatzen ditugu, onomastika lanari ekiteko izan genuen motibazioa azaldu ondoren. Hasteko, herri izenetan aurkitzen ditugun atzizki eta bukaerek duten garrantziaz mintzo gara, toponimo horiek sortu zirenean bertan zeuden jende mugimenduen, izen moden eta joeren berri ematen digutelako, hein batean behintzat. Gero, orain arte eg ...
[++]
Lan honetan leku izenek dialektologiari egin diezazkioketen ekarpenak aipatzen ditugu, onomastika lanari ekiteko izan genuen motibazioa azaldu ondoren. Hasteko, herri izenetan aurkitzen ditugun atzizki eta bukaerek duten garrantziaz mintzo gara, toponimo horiek sortu zirenean bertan zeuden jende mugimenduen, izen moden eta joeren berri ematen digutelako, hein batean behintzat. Gero, orain arte egindako toponimia lanetan oinarriturik, zenbait alderditako euskara galduaren berri batzuk ematen ditugu, garbi aitortuz, hala ere, onomastika azterketen ekarpenek muga estuak dituztela. Ondoren, toponimoen generikoetan (-ko, -ra eta -ren-en ondoan agertzen diren izen arruntetan) dugun altxor aztertugabea nabarmentzen dugu eta, azkenik, artxibategietan datu bila gabiltzanean ateratzen zaizkigun zenbait hitz interesgarri aipatzen ditugu. [--]
Editor
Centre de recherche sur la langue et les textes basques IKER-UMR 5478
Publicado en
Lapurdum: Euskal Ikerketen Aldizkaria (3), 237-271
Departamento
Universidad Pública de Navarra. Departamento de Filología y Didáctica de la Lengua /
Nafarroako Unibertsitate Publikoa. Filologia eta Hizkuntzaren Didaktika Saila