KulturSare: Euskal kulturaren ataria

View/ Open
Date
2013Author
Advisor
Version
Acceso abierto / Sarbide irekia
Type
Proyecto Fin de Carrera / Ikasketen Amaierako Proiektua
Impact
|
nodoi-noplumx
|
Abstract
Euskal kultura ardatz nagusitzat duen gunea sortzea da helburua. Emankizunen berri
eman eta kulturgile eta kontsumitzaileen arteko topaleku bihurtuko den gunea. Web guneek
azken urteotan zer nolako joera izan duten kontuan edukiz sortuko den ataria izango da.
Proiektua aurrera eramateko, Euskarak barneratzen dituen zazpi probintziak kontuan
hartuak izan dira.
Gurean, hamaika eragile, talde ...
[++]
Euskal kultura ardatz nagusitzat duen gunea sortzea da helburua. Emankizunen berri
eman eta kulturgile eta kontsumitzaileen arteko topaleku bihurtuko den gunea. Web guneek
azken urteotan zer nolako joera izan duten kontuan edukiz sortuko den ataria izango da.
Proiektua aurrera eramateko, Euskarak barneratzen dituen zazpi probintziak kontuan
hartuak izan dira.
Gurean, hamaika eragile, talde edota elkarte dira kultur arloan jarduten direnak. Musika
taldeak, antzerkigileak, idazle eta poesiagileak, dantzariak, dokumental eta zinemagileak …
etab. Hiru milioi pertsona inguru barneratzen dituen eremu honek astero sortzen dituen
kultur emanaldiak anitzak dira. Hauek, udaletxe, elkarte edota herriko gazte asanbladak
sortuak izan daitezke. Haietan jorratzen diren arloei erreparatuz gero, denetarik dugu:
Solasaldiak, proiekzioak, zuzeneko emankizunak, kultur festak … etab.
Euskal kulturaren oparotasuna nabaria bada ere, arazo frankoei aurre egin behar izan die
hamarkadetan zehar. Sarritan, irabazi gabeko emankizunak, diru laguntza urriko elkarteak
edo audientzia eskaseko emankizunak burutu dira. Arrazoi hauei gehitu ahal zaie hizkuntz
minorizatu bat erabilita eginiko sorkuntzak direla. Estimazio baikorrenek diote, zazpi
lurraldeetako biztanleen %23a baino ez dela gai Euskara ulertu eta oinarri batekin solas
egiteko, zazpiehun mila pertsona inguru alegia. Kontuan izan beharra da, Euskararen
ezagutzaren mapa oso era desberdinean banaturik dagoela.
Hizkuntzaren ezagutza eta hizkuntza honetan sortzen diren kultur emanaldi kopurua
askotan ez datoz bat. Adibide argi bezala Iruñea dugu, non euskaraz egindako kultur
sorkuntza handia da euskal hiztun komunitatea zein den kontuan izanik.
Beraz, arazo edo oztopo hauek sorturiko aldapa leuntze aldera sortzen da KulturSare,
euskal kulturaren ataria. Eragile, elkarte eta kontsumitzaile desberdinen topaleku. Bertan
bisitariek ondorengo zerbitzu eskaintza aurki ditzakete:
1. Emanaldien agenda bat eta bertara emanaldiak igotzeko aukera
2. Eztabaida guneak
3. Artikulu espezializatuekin osoturiko bloga
4. Argazki galeria
5. Izena emandakoen arteko barne komunikazio sistema pribatu bat
Lehen aipaturiko arazoen irtenbidean pausu bat izango delakoan, KulturSare doako
gunea izango da, erabiltzeko erraza eta era logikoan sortua, lurralde eta kultur arlo
desberdinak kontuan izanik eraikia. [--]
Departament
Universidad Pública de Navarra. Departamento de Ingeniería Eléctrica y Electrónica /
Nafarroako Unibertsitate Publikoa. Ingeniaritza Elektrikoa eta Elektronikoa Saila