Publication:
Etxeberri Goikoa Baserriaren (Olaberria, Guipuzkoa) azterketa, aukera ezberdinen hausnarketa eta etorkizunerako proposamena

Date

2010

Authors

Aramburu Artano, Aitor

Publisher

Acceso abierto / Sarbide irekia
Proyecto Fin de Carrera / Ikasketen Amaierako Proiektua

Project identifier

Abstract

Baserrian jaioa, txikitatik jaso ditut baserriarekiko zaletasuna eta naturarekiko begirunea. Geroztik, maila handiago edo txikiagoan elementu horien bueltan antolatu dut bizitza. Urteak dira baserrian aurrera begira egin beharreko aldaketei buruz pentsatzen ari naizela, eta proiektua, une egokian heldu da gaur egungo egoeraren azterketa teknikoa eta aurrera begira egin beharreko aldaketei buruzko hausnarketa burutzeko. Hala ere proiektu hau hasera besterik ez da, azterketa, hausnarketa eta aldaketek etengabean jarraitu beharko baitute egin beharreko bidean. Azkeneko 40 urteetan oso gutxi aldatu da baserria: esne behiak izan dira ardatz, urtean batez beste 45.000 litro Kaiku-ri entregatuz eta 7-8 txekor gizendu eta harakinari salduz. Horrez gain, basoko egur ekoizpenak ere garrantzi handia izan du eta urte batzuetan baita barazki ekoizpenak ere. Gainerakoa etxeko autokontsumorako bideratu izan da. Proiektuan, beharrezko aldaketak gauzatzeaz gain, etorkizunerako prestatu nahi da baserria, lan egiten dugunon bizitza kalitatea eta baserriaren errentagarritasuna hobetuz. Horretarako, instalakuntza eta makinariaren berritzea, lursailen egokitzea, ekoizpenaren dibertsifikazio handiagoa, Ekoizpen Ekologikorako konbertsioa (erabilitako pentsua bakarrik aldatu behar da) eta ekoizpenaren eraldaketa eta salmenta zuzena lantzen dira. Baserri txikien kasuan, errentagarritasunaren gakoak zorpetze maila txikia, ekoizpenaren efizientzia eta batez ere produktuaren kalitateari behar duen balioa ematea dira. Gaur egungo egoeraren azterketa eta hausnarketa burutu ostean helburu zehatzak markatu ziren. Funtsean helburua, gustuko nekazaritza eginez 2013rako 50.000 €-ko margena lortzea zen (soldatak kontuan hartu gabe). Etorkizunerako helburuak markatu ostean, aukera ezberdinak aurkeztu dira euren abantaila eta alde txarrak baloratuz, eta alternatiba bat aukeratu da berau garatzeko. Aldaketak asko baldin badira ere hauek dira bi garrantzitsuenak: batetik ikuilua, bizitza kalitatearekin erlazionatuta dagoena: estabulazio librean, 1x4-ko jeizteko salarekin, behiak parrillarekin, konposta txekorren simaurrarekin, eta almaizen handi batekin (ikuiluren proiektu osoa Anexo I-ean). Bestetik salmenta zuzena, errentagarritasunarekin erlazionatuta dagoena: 2009an haragia zuzenean kontsumitzaileei saltzen hasi ginen 5 kg-ko paketeetan, eta emaitza onak ikusita orain esnearekin egingo da lan gehiago eskatzen badu ere. Horretarako Gipuzkoan behi esne ekologikoa ekoizten duten beste bi baserritarrekin batera eraldaketa zentroa jarriko da esne pasteurizatua eta jogurtarekin hasteko. Hauek urteak daramatzate salmenta zuzena lantzen. Honez gain ordea, lursailetako azpiegituren hobekuntzak, makinaria erosketak, dibertsifikazio handiagoa, etab. ere aurreikusten dira, denera 293.000 €-ko inbertsioa. Inbertsioari aurre egiteko hainbat laguntza espero dira, enpresak sortzekoa, gazteak nekazaritzan instalatzekoak eta nekazaritza ustiategiak modernizatzekoa, denera 141.000 €. Gainerakoa aurreztutakoarekin eta 15 urterako eskatutako prestamuarekin ordainduko da. 2013-rako urtean 50.000 € garbi ateratzea espero da. Baserriko gainerako puntu guztiak ere zehatz-mehatz aztertu dira, atal bakoitzean hobetzeko proposamenak eginez. Sistema osoa teknikoki egingarria, ekonomikoki bideragarria eta pertsonalki aberasgarria da.

Description

Keywords

Department

Producción Agraria / Nekazaritza Ekoizpena

Faculty/School

Escuela Técnica Superior de Ingenieros Agrónomos / Nekazaritza Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoa

Degree

Ingeniería Agronómica, Nekazaritza Ingeniaritza

Doctorate program

item.page.cita

item.page.rights

Los documentos de Academica-e están protegidos por derechos de autor con todos los derechos reservados, a no ser que se indique lo contrario.