Publication: Internet bidezko hezkuntza-plataforma berrien baliatzea goi-mailako ikaskuntza eraginkorrago bat lortzeko
Files
Date
Authors
Director
Publisher
Project identifier
Abstract
Proiektu honetan teknologia berriek, batez ere azken harmarkadetan, hezkuntzan eragindako aldaketak eta aldaketa beharrak azalduko ditut. Halaber, ikaskuntzaren alorrean sortu diren ikuspegi berriek diotenari jaramon eginez, teknologiak, batik-bat Interneten erabilerarekin lotutako baliabideek, ematen dizkigun aukerak eta erraztasunak aztertzen saiatuko naiz, beti ere goi-mailako hezkuntzari dagokionez. Horretarako, lehenik, hezkuntzaren arloan azken mendean izandako korronte eta metodologiez arituko naiz. Aurreko mendeko hasieran gailentzen zen Konduktismoak 60ko hamarkadan Kognitibismoari utzi zion lekua. Honen baitan, aunitzen iritziz, Konstruktibismoa sortu zen eta hauxe bera da, antza, gaur egun indarrean dirauen korrontea pedagogikoki mintzatzen, nahiz eta beste baten atarian ote gauden ez jakin, Konektibismoa izeneko batek lehen urratsak ematen ari baititu. Denbora honetan guztian, bere aldetik, irakaskuntza-mota ezberdinak eta metodologia berriak sortzen joan dira. Jakitunek ongi hartuak izanagatik praktikara gutxitan eraman izan dira, orain berriz, teknologia berriek berpiztu bide dituzte hauetako asko. IKT (Informazio eta Komunikazio Tekonologiak) delakoen eskutik iraultza etorri da, gizarteko beste hainbat alorretara bezalatsu, hezkuntzaren alorrera eta honekin lotutako beste eredu, prozedura eta kontzeptu multzoa sortu da. IKT guztien artean internet dugu hemen indartsuena, honen bidez ematen baitira sortu berri diren elearning eta b-learning ereduak. Zer diren eta zertarako balia ditzakegun jakinen duzue, hauek guztiek ematen dituzten aukerak handiak dira eta. Ez dezagun ahantzi MOOC delakoa eta Flipped Classroom kontzeptua hauen barne daudela eta egun garrantzi handia hartzen ari direla irakaskuntza-ikaskuntzaren arloan. Garrantzi hau, duten eraginkortasunean datza eta eraginkortasun horren funtsaren berri ematen saiatuko naiz. Aipatutako eredu hauen emaitza orotariko hezkuntza-plataformen jaiotza da, plataformok irakasleei klase emateko duten moduari alternatibak ematen dizkiete eta 3 plataforma desberdinen nondik norakoak jakinarazi nahiko nituzke, edozein irakasleretzat tresna baliagarriak direlakoan.
Description
Keywords
Department
Faculty/School
Degree
Doctorate program
item.page.cita
item.page.rights
Los documentos de Academica-e están protegidos por derechos de autor con todos los derechos reservados, a no ser que se indique lo contrario.