Euskarri material desberdinen erabilpenean oinarritutako ekuazio-sistemei buruzko ikasketa prozesu baten analisia 4.DBHn
Fecha
2017Autor
Director
Versión
Acceso abierto / Sarbide irekia
Tipo
Trabajo Fin de Máster/Master Amaierako Lana
Impacto
|
nodoi-noplumx
|
Resumen
Master Bukaerako Lan honen helburu nagusia ondoko hau da: 4.DBHko ikasleek ekuazio-sistemen ebazpen metodoei buruz egindako ikasketa aztertzea.
Lana bi ataletan antolatu da. Lehenengoan, curriculumaren eta testu-liburuen luzetarako azterketa egiten da DBHn eta Batxilergoan, zehazturiko gaiaren inguruan.
Bigarrenean, ekuazio-sistemei buruzko ikasketa prozesu bat proposatzen da eta proposamen hor ...
[++]
Master Bukaerako Lan honen helburu nagusia ondoko hau da: 4.DBHko ikasleek ekuazio-sistemen ebazpen metodoei buruz egindako ikasketa aztertzea.
Lana bi ataletan antolatu da. Lehenengoan, curriculumaren eta testu-liburuen luzetarako azterketa egiten da DBHn eta Batxilergoan, zehazturiko gaiaren inguruan.
Bigarrenean, ekuazio-sistemei buruzko ikasketa prozesu bat proposatzen da eta proposamen hori 4. DBHko ikasmailari dagokion ikasgela batean ezarri da, Masterreko Practicum II irakasgaiaren baitan. Ikasketa prozesu hori praktikak burutu diren zentroan erabilitako testu-liburuaren edukiei buruzko analisi sakon bat egin ostean planifikatu da. Esperimentazio horretatik lortu diren emaitzak ad hoc diseinaturiko galdetegi batzuetan oinarritzen dira, kontuan hartuz, halaber, baldintzapen instituzionalak.
Lanaren amaieran, aurkeztu egiten dira sintesia, zenbait ondorio eta etorkizunera begira egin diren zenbait galdera ireki [--]
Titulación
Máster Universitario en Profesorado de Educación Secundaria por la Universidad Pública de Navarra /
Bigarren Hezkuntzako Irakasletzako Unibertsitate Masterra Nafarroako Unibertsitate Publikoan