54 metroko ezker hormako frontoi bateko planta fotoboltaiko baten diseinua eta egokitzapen energetikoa (Euskal Jai-Berri)

Date

2024

Authors

Eguino Bilbao, Unai

Publisher

Acceso abierto / Sarbide irekia
Trabajo Fin de Grado / Gradu Amaierako Lana

Project identifier

Abstract

Gaur egungo teknologia berriztagarrien eta klimarekiko berdeak diren proiektuen sustatzearen mugimenduak, gero eta indar gehiago hartzen ari dira. Estatu mailan onartu zen 2030 Agendaren arira, Nafarroako Gobernuak 2022. urtean onartu zuen 4/2020 Foru Legea , zeinak transizio energetikoaren eta klima aldaketaren aurrean hartuko diren neurriak erregulatzen ditu. Hauen artean, gizartea aipatutako arloan konszientzia garatu nahi denez eta hauek modu aktiboan parte-hartzea lortu nahi denez, Komunitate Energetikoen garapena ematea da garatu daitekeen aukeretako bat. Proiektu honetan, Uharteko Euskal Jai-Berri frontoiaren publikora irekitzea egin nahi denez, egungo eraikuntzarako kode teknikoa betetzeko, bere estalkian instalazio fotoboltaiko bat garatu behar da. Aukera hau baliatuz, egin beharreko instalazioa, frontoiaren kontsumoa eta beste eraikin batzuen karga elektrikoa hornitzeko Komunitate Energetikoan garatuko da. Lan hau, benetan garatzeko behar den lan kantitatea eta garapen maila gradu amaierako lanak inplikatzen duen zabalera baino handiagoa eskatzen du. Ondorioz, etorkizunerako proiektua benetan garatzea behar denerako, lan hau adibide edo oinarri moduan baliatzeahal izatea izango da lanaren helburua. Hau esanda, lanak egungo legediaren analisiaz, frontoiaren diseinu parametrikoaz, zeinak zonalde zeharrargien diseinua eta instalazio fotoboltaikoaren diseinua hartuko ditu barnean, diseinurako planoen eta bideoen sortzeaz, proiekturako aurrekontua egiteaz eta bere bideragarritasun ekonomiko-energetikoa egiteaz arduratuko da. Diseinua egiteko SolidWorks eta Autocad bezelako tresnak baliatuko dira, eta bideragarritasun ekonomiko-energetikoa egiteko CYPE datu basea eta Pvsyst simuladorea baliatuko dira, horrrela sistemaren instalazioak faktura elektrikoan sor dezakeen aurrezpenaren estimazioa egin ahal izateko.

Description

Keywords

Komunitate energetikoak, Komunitate energetio berriztagarriak, Hiritar komunitate energetikoak, Komunitate energetiko lokala (idae) = ke, Fotoboltaika

Department

Faculty/School

Escuela Técnica Superior de Ingeniería Industrial, Informática y de Telecomunicación / Industria, Informatika eta Telekomunikazio Ingeniaritzako Goi Mailako Eskola Teknikoa

Degree

Graduado o Graduada en Ingeniería en Tecnologías Industriales por la Universidad Pública de Navarra, Industria Teknologietako Ingeniaritzan Graduatua Nafarroako Unibertsitate Publikoan

Doctorate program

item.page.cita

item.page.rights

Los documentos de Academica-e están protegidos por derechos de autor con todos los derechos reservados, a no ser que se indique lo contrario.