Publication:
Programazio didaktikoa: teknologia 2. DBH

Date

2016

Authors

Cutillas Arratibel, Alize

Publisher

Acceso abierto / Sarbide irekia
Trabajo Fin de Máster / Master Amaierako Lana

Project identifier

Abstract

Programazio didaktiko hau Bigarren Hezkuntzako Irakasle Masterraren amaierako lan bezala egin da. LOMCE legea DBHko 2. mailan 2016-2017 urtera arte aplikatuko ez denez, legedi berriari egokitzeko asmoarekin egin da bai ikastetxean lanean egon naizen bitartean zein praktikak egin ditudan bitartean, programazioek dituzten gabeziak osatzekotan. Honetaz gain, Teknologia irakasgaiaren ikuspegi orokorra edukitzen lagunduko digun dokumentu bat izango da, ikaste-irakaste prozesu osoa zehazteko asmoz. Lan honetan proposatzen den programazio didaktikoa Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehenengo ziklorako egin da, 2. mailako Teknologia irakasgairako hain zuzen ere. Maila honetan Teknologia derrigorrezko irakasgaia da eta bertako ikasle guztiek jasoko dute. Bertan, legeak eskatzen duena laburbiltzeaz gain, kurtso bukaeran egingo den proiektua definitzen da. Kurtsoan zehar landu diren edukiak jasoko dituen talde lan bat izango da eta helburu nagusiak elkarlanean lan egiten ikastea eta teknologia berriak erabiliz ahozkotasuna lantzea izanen dira, proiektu horren aurkezpenean batez ere euskarazko hiztegi teknologikoa menperatu dezaten. Proiektua barrera fisikoak kentzearen ingurukoa izango da, hezkuntza inklusibo baten aldekoa.

Description

Keywords

Programazio didaktikoa, LOMCE, Teknologia, Barrera fisikoak

Department

Faculty/School

Facultad de Ciencias Humanas y Sociales / Giza eta Gizarte Zientzien Fakultatea

Degree

Máster Universitario en Profesorado de Educación Secundaria por la Universidad Pública de Navarra, Bigarren Hezkuntzako Irakasletzako Unibertsitate Masterra Nafarroako Unibertsitate Publikoan

Doctorate program

item.page.cita

item.page.rights

Los documentos de Academica-e están protegidos por derechos de autor con todos los derechos reservados, a no ser que se indique lo contrario.