Publication: Bigarren Hezkuntzarako iturri berrien bila. Karlismo herrikoira hurbilpen bat bertsolaritzatik
Date
Authors
Director
Publisher
Project identifier
Abstract
Lan honen helburua bertsoek Bigarren Hezkuntzan iturri historiko bezala izan dezaketen potentzialitate didaktikoa aztertzea da. Bertsolaritza euskal kultura herrikoiaren manifestazio bat dira. Ezaugarri honek bertsoak herri mentalitateak aztertzeko tresna egokiak egiten ditu, eta horregatik uste dugu Bigarren Hezkuntzan erabiltzeko iturri aproposak direla, gure ustez bertan, maizegi alboratzen baitira klase apalenen esperientzia historikoak. Uste dugu honelako iturriek ikasleei Historia aberatsago bat irakastea erraztuko luketela. Honez gain, bertsoak lehen mailako iturriak dira, eta, hainbat adituk diotenez, hauen erabilpen egoki bat oso onuragarria izan daiteke ikasleentzat. Besteak beste, lehen mailako iturriekin lan egitean, ikasleek Historiaren kontzepzio interpretatibo bat eta, oro har, jarrera kritikoago bat garatu dezakete. Bertsoen balizko potentzialitate hau aztertzeko ezinbestekoa izan da gai bat aukeratzea berau bertsoen bidez eta galdetegi batzuen laguntzaz ikasleekin landu ahal izateko. Guk aukeratu dugun gaia lehen karlismo herrikoiaren motibazioena izan da. Hau historialarien artean gaur egun eztabaida sortzen duen gai bat da, ez baitago adostasunik karlista izateko hainbat pertsonek izan zituzten arrazoiei buruz. Beraz, iturri berezi batzuen potentzialitatea aztertzeaz gain, lan honek gaur egun ikertzaileen artean irekita dagoen gai bat ikasgeletara eramango du, ikertzaileen eta ikasleen munduak hurbilduz.
Description
Keywords
Department
Faculty/School
Degree
Doctorate program
item.page.cita
item.page.rights
Los documentos de Academica-e están protegidos por derechos de autor con todos los derechos reservados, a no ser que se indique lo contrario.