(2021) Hermoso de Mendoza San Juan, Ainara; Mendiola Gonzalo, Fernando; Facultad de Ciencias Humanas, Sociales y de la Educación; Giza, Gizarte eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea
Bigarren Hezkuntzako DBH 4. maila eta 1. Batxilergorako Kontzientzia
Eragozpen eta Intsumisio Gizarte Mugimenduaren proposamen didaktikoa da hau,
2015eko Nafarroako Curriculuma aintzat hartuta eta Gizarte Zientzien Didaktikaren
gidaritzapean: ikaskuntza esanguratsua, bakearen hezkuntza, antimilitarismoa,
lankidetza metodologiak eta pentsamendu historikoa uztartuz, hiritartasun
demokratiko eta globala eraikitzeko bidean.
Hezkuntza gizarte-aldaketa demokratikorako tresna den heinean, mundu
globalizatuan, Nafarroako Intsumisio Mugimenduaren prozesu historiko lokalak,
proposamen didaktiko honen bitartez, ikasleengan kontzientzia eta pentsamendu
kritikoa sustatzea du helburu. XXI.mendearen arazo globalei, gerrak eta militarismoa
kasu, aurre egiteko baliagarri eta eredugarriak izan daitezkeen XX. mendeko borroka
ezbiolentoak azaleratuz, ulertuz eta horienganako enpatia piztuz. Ikasle eta ikastalde
bezala euren ezagutza eraikiko dute; baina baita ikasleriak sujetu sozial eta politiko
bezala haien burua eraikitzen joateko proposamena da. Betiere, Historiaren ikerketa
eta berrikuntza historiografikoa ikustarazten ari den sujetu historiko berrien harira:
pertsona intsumituen esperientziak, bizipenak eta utzitako ondare materiala eta ezmaterialaren azterketa eginez iturri historikoak kontrastatu eta interpretatzeko
gaitasuna bereganatuko dute, gogoetarako tartea utziz. Proposamen didaktiko malgua
eta irekia da, Bigarren Hezkuntzako edozein irakaslerentzat moldagarria izatea baita
asmoa. Dokumentuen analasirako fitxak modu ezberdinetan konbinatu daitezke,
hezkuntza testuinguru eta komunitate ezberdinen egoeretara moldatuz