Funtzioen limiteen eta jarraitutasunaren ikasketa prozesu bat, irakaskuntza ez-presentzialaren bidez, zientzietako Batx. 1. mailan
Date
Authors
Director
Publisher
Project identifier
Abstract
Master Bukaerako Lan honen helburu nagusia ondoko hau da: zientzietako batxilergoko 1. mailan, funtzioen limiteen eta jarraitutasunaren ikasketa prozesu bat deskribatzea eta analizatzea, 2020ko COVID-19-aren pandemiagatik sortutako irakaskuntzaikaskuntza ez-presentziaren testuinguruan. Lana bi ataletan antolatu da. Lehenengoan, curriculumaren eta testuliburuen luzetarako azterketa egiten da DBH-n eta Batxilergoan, zehazturiko gaiaren inguruan. Bigarrenean, funtzioen limiteak eta jarraitutasunari buruzko ikasketa prozesu bat proposatzen da, eta proposamen hori zientzietako batxilergoko 1. ikasmailari dagokion ikasgela batean ezarri da, Masterreko Practicum II irakasgaiaren baitan. Esperimentazio horretatik lortu diren emaitzak ad hoc diseinaturiko galdetegi batean oinarritzen dira, kontuan hartuz, halaber, baldintzapen instituzionalak. Lanaren amaieran, aurkeztu egiten dira sintesia, zenbait ondorio eta erantzun gabe gelditu diren zenbait galdera.
Description
Keywords
Department
Faculty/School
Degree
Doctorate program
item.page.cita
item.page.rights
Los documentos de Academica-e están protegidos por derechos de autor con todos los derechos reservados, a no ser que se indique lo contrario.