Trabajos Fin de Máster FCHS - GGZF Master Amaierako Lanak
Permanent URI for this collection
Browse
Browsing Trabajos Fin de Máster FCHS - GGZF Master Amaierako Lanak by Subject "10th grade"
Now showing 1 - 1 of 1
Results Per Page
Sort Options
Publication Embargo DBH 4. mailako ekologia saguzarren inguruko Proiektuetan Oinarritutako Ikasketaren bitartez lantzeko proposamena(2020) Aldasoro Lecea, Miren; Napal Fraile, María; Facultad de Ciencias Humanas, Sociales y de la Educación; Giza, Gizarte eta Hezkuntza Zientzien FakultateaLan honen helburua DBH 4. mailako Biologia eta Geologia irakasgairako proposamen didaktiko bat egitea da, ekologia eta ingurumena Proiektuetan Oinarritutako Ikasketan (POI) oinarritzen dena. Horretarako bertako saguzarrak izango dira proiektuaren ardatz. Ikasleak taldeka antolatuko dira eta hiru lan-pakete ezberdin banatuko zaizkie, bakoitzak gai batetan sakonduz: Moldaerak; harreman ekologikoak; eta izaera koloniala eta kontserbazioa. Talde bakoitzak hasierako galdera eragile bati erantzun beharko dio, amaierako infografia baten bitartez. Ikerketan oinarritutako jarduera praktikoak galderari erantzuteko beharrezko ezagutza talde kooperatiboen elkarlanaren bitartez eskuratzeko pentsatuta daude. AMIA analisiak azaleratzen duenez, proposamen honek ikasketa esanguratsua bultzatzen du, gertuko testuinguru batetik lantzen baitira kontzeptu egituratzaileak. Gainera, ikasleen pentsamendu kritikoa eta kontserbazioaren jabetzea bultzatzeko aukera ematen du, ezagutza oinarri harturik aurrera pauso bat ematen baita. Hala ere, proposamena testatu egin beharko litzateke ikasleen autonomia falta zein irakasleeen formakuntza hutsuneak (POI zein saguzarren gaiarekin) transferibilitaterako zailtasun potentzialak izan daitezkeelako.